
Aste honetan, bi gunetako ikasleak izan dira Bilbon bisitari, Almenekoak eta Gazteluondokoak. Euskalduna museoan dagoen Terrakotta Army erakusketa bisitatu dute. Izan ere, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailakoek Txanela ikasgaian Txina landu dute, eta zer egokiago bertatik bertara haien kulturaren atal hori ezagutzea baino.
Almenekoak asteartean izan ziren eta erakusketa hori ez ezik, Arte Ederrak eta Guggenheim museoen inguruak bisitatu zituzten eta tranbian ibiltzeko ere aprobetxatu zuten eguna. Gazteluondokoak, berriz, atzo izan ziren. Horiek ere egun ederra pasatu zuten Guggenheim museoaren inguruetan.