
Almen gunean eguerdiko, goizetako eta arratsaldetako momentuetarako, ikasturte honetako zaintza zerbitzurako taldea osatu dugu. Pertsona hauek, jantoki, harrera gela eta kanpo eremuetan gure ikasleak zaintzen, behatzen eta beraiekin hartu-emanetan ikusiko ditugu.
Aste honetan guneko zuzendariarekin bildu dira, ikasturtearen nondik norakoak zehazteko.
Tartean, gure ikasle ohiak ere badaude. Argazkian, Hur, Ricardo, Libe, Ekiñe, Mikel, Unai eta Olatz.