BERRIAK

Almeneko multikiroletako begirale taldea

Almen gunean, arratsaldetan multikirola zein aisialdian, bidelagun eta begirale lanetan izango den ikasturte honetako taldea martxan dago. Askotan Ikastolako ikasle ohiak edo monitoretza saioetan parte hartzen duten ikasleak izaten dira. Hauek guztiak koordinatzen Ibai Bolinaga irakaslea aritzen da. 

Argazkian, goitik eta eskuinetik hasita: Ane, Mara, Saioa, Haritz, Markel eta Hur. Eta beheko lerroan: Irati, Leire, Ane eta Leire.

Mila esker zuen prestutasunarengatik! Onena opa dizuegu aurretik datorkigun ikasturte honetako erronketan! Argazkiak.