BERRIAK

Almeneko LH 3koak Aretxabaleta eta Eskoriatza aztertzen

Almeneko LH 3.mailako ikasleak “Gure herria” izeneko proiektua lantzen ari dira. Horretarako, lehendabizi ikasle bakoitzak bere herriaren ezaugarriak, eraikuntza ezberdinak, zerbitzuak, txoko kuttunak… landu ditu ikasgelan. Ondoren, herriak aztertzera gerturatu dira ikasitako guztia beraien begiekin ikusteko. Aretxabaletakoak 2 talde ezberdinetan egin dute ibilbidea, eta Eskoriatzakoak denok elkarrekin.

Eguraldi zoragarri bat bidelagun izan zutelarik, herriko txoko ezberdinez gozatu zuten. Gainera, herriko hainbat denda txikitan sartu eta dendariekin hitz egiteko aukera ere izan zuten. Argazkiak.