
Aurreko bi eguaztenetan Eskoriatzako liburutegian Xabier Olaso idazlearekin egon ziren Almeneko Lehen Hezkuntzako laugarren mailakoak. Aurretik berak idatzitako Erraldoiak liburua irakurri eta horretaz gozatzeko parada izan zuten. Olasorekin izandako saioa primerakoa eta berezia izan zen. Idazle, pertsona eta euskaltzale handia, benetan! Eta liburua, oso dibertigarria! Argazkiak. eta bideoak (bat, bi eta hiru)