BERRIAK

BHko ikasleak Jakin-mina mintegian partaide
Jakin-mineko ziurtagiriak jasotzen

Ikasturtean zehar DBH 4ko eta batxilergoko ikasleek Jakiundek antolatutako Jakin-mina mintegian parte hartu dute, eta aurreko ostiralean mintegian parte hartzeagatik ziurtagiria jaso zuten ikasleek. Argazkian ageri dira ikasleekin eta ikastetxeetako ordezkariekin batera, Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia; Jesus Ugalde, Jakiundeko lehendakaria; José Mª Asua, Basque Center for Macromolecular Design and Engineering-Polymat Fundazioko zuzendaria eta Jakiundeko kidea eta Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektore ohia eta Jakiundeko kidea.