
Asteazkenean Almeneko LH 2, LH 4 eta DBH 3ko ikasleak Eskoriatzako maiatzeko ezohiko osoko bilkuran izan ziren biodibertsitatea, elikadura eta ura aurrezteko moduen inguruko ekarpenak egiten.
Eskoriatzako Udalbatzako kideek Agenda 2030 izan zuten hizpide egun horretan, eta herriko ikastexeetako haurrak gonbidatu zituzten ekarpenak egin zitzaten. Aurtengo gaia “Hiri eta komunitate jasangarriak” izanik, herriko zenbait aspektu aztertu zituzten, eta baita ondorioak atera ere. Gaztetxoek hainbat proposamen egin zizkieten udalbatzako kideei, eta hauek proposamenekin bat egin zuten. Argazkiak.
Goiena.eus-eko albiste osoa hemen.