BERRIAK

Almeneko hirukote bat Gasteizen Hezkuntza Fisikoko proiektu bat aurkezten

Azken hiru ikasturteetan, Gorka Gabilondo eta Gari Ibarzabal estatu mailako formazio batean ari dira parte hartzen (Deporte para la Educación y la Salud). Hori dela eta, hilean behin formazio saioak izaten dituzte; urtean zazpi edo zortzi saio. Horietako bi mintegiak izaten dira (bat Euskal Herrian eta bestea, Madrilen). Aurrekoan, otsailaren 14an, Gasteizeko Presentacion De Maria Ikastetxean izan ziren ikastolan jarduera fisikoa sustatzeko egiten diren praktika onen inguruan. Bertan, batxilergoko proiektu multidisziplinarretan Heziketa Fisikoa nola landu daitekeen azaldu zuten Kepa Isasmendi irakasleak eta Laida Antxia eta Ander Pagaldai ikasleek. Bikaina aurkezpena! Argazkiak. Kartela.