BERRIAK

Almeneko eta Gaztelupeko DBH4ko ikasleek, ekintza ugari

Almenekoak ikasbidaitik itzuli berritan hainbat ekintza izan dituzte asteon: GOIAZ, Lanbide Heziketen azokara joan dira eta baita Mondragon Unibertsitatera ere. Bertan, neumatika eta diseinuko tailerrak bisitatu dituzte. Zirkuitu neumatikoak, ordenagailu bidezko simulazioak eta binilozko inprimaketak egin ahal izan dituzte. Gaztelupekoak ere izan ziren GOIAZ azokan eta atzo, Ikerlanen.