BERRIAK

Almeneko espazio berrien inaugurazioa

Gaur egin dugu Almeneko espazio berrien inaugurazio ofiziala. Besteak beste, batxilergo berria martxan jartzeko asmoz egin ziren espazioen eraldaketak ikasturte honen hasierarako. Gaur goizean egin da ekitaldi nagusia eta bertan izan dira politika eta hezkuntza alorreko hainbat ordezkari, hala nola, Markel Olano Ahaldun Nagusia, Ikastolen Elkarteko lehendakari Jose Luis Sukia, Eskoriatza eta Aretxabaletako alkateak eta MU, Mondragon, Fagor eta Lana enpresako ordezkariak. Ikastolako lehendakari eta zuzendaritzako kideek harrera egin ondoren, eremuak bisitatu dituzte, ikasleak euren ohiko jardueretan zeudela, eta amaitzeko mokadutxoa izan dute. Ikasturtean zehar makina bat bisita izan du gure batxilergoko proiektu eraldatzaileak. Ikasleak, profesionalak eta gurasoak oso gustura daude berrikuntzak eskaintzen dituen aukerekin, bereziki, proiektu bidezko metodologia erabiltzeko. Argazkiak.