BERRIAK

Almeneko DBHkoak familiarizazioan
Familiarizazioa Almenen

Aurreko astean, azken urteotan bezala, familiarizazioari lotutako ekintzak egin zituzten ikastolako hainbat gunetan. Ikasle berriei harrera egiteko eta elkarren harremanak sendotzeko egin ohi da familiarizazioa etapa guztietan. Konfiantzaren Pedagogiaren ikastolako markoan jasotzen den moduan, testuinguruarengan konfiantza izatea ardatzetariko bat baita, ikasleak bere gaitasunak ondo bideratu ahal izateko.

Almenen, esaterako, egubakoitzean, Gynkana edo proba jolasa egin zuten, DBHko bigarren mailako ikasleek lehenengo mailakoentzat prestatuta, hain zuzen ere. Horietako proba batzuk honakoak izan ziren: IDZtan, euskal idazleen obra bilatu eta paragrafo bat irakurri; Torrebaso txikin, zirkuitua osatu; bizikleta aparkalekuan, abestia abestu; ortuan, bertako produktuekin egindako menu imajinarioa osatu, teknologia-gelan, buruz egiteko ariketa matematikoak; jangela inguruan, txu-txu trenaren estiloan buelta batzuk eman; harrera gelan, ikasleek osatutako piramidea; autobus geltokian, talde osoak saltoka jarrita soka-saltoa; irakasle gelan eta idazkaritzan, pista jasotzea… Makina bat jolas eta proba ikasturtea konfiantzako giroan eta lasai hasteko.

 

Argazkiak