BERRIAK

Almeneko BAZARAko kideen bloga

Abenduaren erdialdean Almeneko batxi 2.mailako ikasleak eta BAZARAko kideak diren Maider, Ainhoa, Oihana eta Julenek, urtean zehar euskararen inguruan sortutako ekimenen berri emateko sortako bloga aurkeztu zuten. Aurrerantzean ere, beraiek izango dira bloga elikatuko dutenak.

Blogaz gain, Instagrameko kontua ere sortu dute. Hemen dauzkazue behar dituzuen datuak batera zein bestera sartzeko:

Blogera sartzeko helbidea: https://bazaraalmen.wixsite.com/my-site-1

Instagrameko kontua: almen.bazara

Jarraian, bloga aurkeztu zuten eguneko argazkiak.

Zorionak blogaren sortzaileei, eta BAZARAko kide guztiei. Benetan txalotzekoa gure hizkuntzaren alde egiten duzuen lana!