BERRIAK

Almeneko batxilergokoek agur heziketa fisikoari bizikleta irteera tarteko

Ohikoa den bezala, azterketa asteari amaiera emateko bizikleta irteera egin dute batxi 1eko ikasleek aste honetan. Mandobidetik Peñakulorako bidea egin dute batzuk eta Eskoriatzatik Erañarakoa eta handik Mendiolatik barrena Urkulurakoa besteek. Azken elkargunean Urkulun bertan egin dute. Goiz ezberdina ordenagailu, azterketa, idazki eta formulatatik urrun egin dutena. Baita sasoi bikaina erakutsi ere hainbatek! Argazki sorta bat ere atera dugu. Hemen ikusgai.