BERRIAK

Almeneko batxilergokoak hasi dira euren ondorengo ibilbidea irudikatzen

Batxilergoko bigarren mailan ari diren ikasleek ondoren egingo dituzten ikasketak erabaki behar izaten dute ikasturte horretan.  Erabaki horretan laguntzeko ikastolan hainbat bilera, ekintza eta bisita antolatzen dira, eta oraingoan bailarako unibertsitatearen eskaintza entzuteko txanda izan da. Eguen honetan MUko hiru fakultateko kideen bisita izan dute: ingeniaritzakoena, enpresagintzakoena eta Huhezikoak fakultateko kideena. Datorren astean gurasoek izango dutela aukera eskaintza horiek ezagutzeko. Argazkiak.