BERRIAK

Almeneko batxiko Giza eta Gizarte Zientzietakoak Gasteizen

Aste honetan Giza eta Gizarte Zientzietako modalitateko batxiko ikasleak Gasteizen izan dira, historiako gaiarekin lotutako bisita egiten. Eta historiaz ari garenean, bisitatu beharreko lekuen artean daude beti artxibategiak, bertan lehen mailako idatzizko testigantzak jasota izaten baitituzte. 

Gure ikasleek dokumentu oso interesgarriak ikusi ahal izan dituzte:  XVI. mendeko dokumentu zaharrak, zein gure bailarako eta zehazkiago esanda gure ikastolako iraganeko dokumentuak: horiek guztiak bertan jasota daudela ikusi ahal izan dute ikasleek.

Legebiltzarrean ere egon dira; baita hainbat legebiltzarkide bertatik bertara ikusi ere. Harrera egiten eta bisita gidatzen, ikastolako gurasoa den Lore Martinez izan da. Argazkiak.