BERRIAK

Aldibereko itzulpenaz guraso bilerak
aldibereko itzulpena guraso bileretan

Atzo Jose Aranan aldibereko itzulpenaz egin zuten guraso-bilera

Dagoeneko, hasita daude ikasturte hasierako guraso-bilerak. Atzo, Eskoriatzako Jose Aranan lau urteko haurren gurasoek izan zuten euren seme-alabena, eta lehenengoz ikastolako historian aldibereko itzulpena egin zuten irakasleek, eta horri esker bilera euskara hutsean izan zen.

Iaz, Eskoriatzako udalak herriko erakundeei, tartean MU eta Arizmendi Ikastolari, kontsulta egin zien ea erabiliko luketen aldibereko itzulpenerako tresneria, aukeran izanez gero, eta baiezkoa jaso zuenez, udalak erosi egin zuen.

Atzokoan, hiru urteko bi geletako gurasoak arte-gelan elkartu zituzten, eta ondoan duten gelatxo bat erabili zuten tutoreetako batek itzulpena bertatik egiteko. Aldez aurretik tutore biek prestatuta zuten oinarri izango zen gaztelaniako testua, eta bata euskaraz aritzen zen bitartean, besteak aurikularrak eskatu zuten gurasoei gazteleraz azaldu zien informazioa. Guneko kudeatzaile Amaia Arrietaren esanetan benetan arrakastatsua izan zen atzoko esperientzia, errepikatzekoa eta gomendatzekoa. Almeneko bosgarren mailakoek ere horrelaxe egingo dute bilera datorren astean.