
Aitziber Arregi ikastolako lehendakari izendatu du Kontseilu Errektoreak.
Aitziber Arregi izango da hurrengo lau urteetan Arizmendi Ikastolako lehendakaria, Kontseilu Errektoreko joan zen osteguneko bileran aho batez horrela erabaki ondoren. MUn ari da lanean Arregi, Eskoriatzako Huhezi fakultatean, hain zuzen ere, eta azken bi urteetan Kontseilu Errektoreko kide izan da bazkide laguntzaile gisa.
Izendatze horrekin batera, aurreko ostegunean, Kontseilu Errektoreko kide izandakoak eta aurrerantzean izango direnak elkarrekin afaldu zuten, aspaldiko tradizio bat berreskuratuz. Eskerrik asko orain artean aritu direnei, tartean Jokin Mujika lehendakari ohiari, eta ongietorria sartu berriei.