BERRIAK

Aisialdi batzordea martxan Gaztelupeko lehenengo zikloan

Elkarbizitza hobetzeko asmoz eta bereziki atsedenaldiei begira, ikasle eta irakaslez osatutako batzorde bat jarri berri da martxan Gaztelupen. Bertan gela bakoitzeko ordezkari bat dago -zortzi ikasle guztira- eta bi irakasle (Jaione Uriarte eta Leire Zamakola). Batzorde horretako kideek ekintzak antolatuko dituzte eta funtzionamenduaz arduratuko dira. Aste honetan izan dute lehen bilera. Bereziki atsedenaldietarako eratu bada ere, egun berezietan ere (Euskararen Eguna….) lekurik izango du.