BERRIAK

Agurrerako eguna

Bi agur-ekitaldi egin dituzte gaur Almenen. Alde batetik batxi 2koei eta beste aldetik DBH eta batxiko Eñaut Arretxe irakasleari. Batxi 2koak sekula baino beranduago eta ohiko moduak alde batera utzita agurtu behar izan dituzte, irakasleek prestatutako bideo emanaldiarekin. Argazki bana ere jaso dute, urte hauetako oroigarri gisa. Eñauten kasuan, ikastolatik kanpora bide berriak irekitzea erabaki du bere bizitzan. Honi ere bertsoak abesten aritu dira, penaz baina  giro alaian. Batxikoei eskainitako bideoa eta Eñauteri egindako agurraren bideoa eta argazkiak. Zorte ona izan dezazuela guztiok, gozatu bizitza eta etorri Almeneko etxera bisitan!!