BERRIAK

AGIFES, Buru Osasun Arazoa duten elkartekoekin jolasten Tabakaleran

Gaztelupeko 4. DBHko Dibertsiko ikasleak bukatu berri den hiruhilekoan egin duten Elkartasun tallerrari amaiera emateko Donostiako Tabakaleran izan dira AGIFES, Buru Osasun Arazoa duten elkarteko lagun berriekin mahai jokoetan jolasten. 

Buruko gaisotasunak zer diren landu dituzte gelan,  eta horiek pairatzen dituzten pertsonek egungo gizartean nola aurre egiten duten  bertatik bertara ikusteko aukera izan dute. AGIFESeko (Buru Osasun Arazoa Duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartea) lagunekin goiz pasa bat egin zuten Donostiako Tabakaleran. Mahai jokoak aitzaki hartuta, elkarrekin jokatuz, elkar ezagutu eta batzuen eta besteen bizipenak konpartitu dituzte. 

Gustura aritu ziren bai batzuek eta bai besteak. Rebantxarako gogoz geratu ziren eta elkarrekin harremanetan jarraitzeko konpromisoa hartu zuten.

Argazkiak.