
Aurreko astelehenean, martxoaren 25ean, Eskolako Agenda 21eko jarraipen bilera ospatu zen Kulturaten. Iazko gaia ura izan zen eta iaz Udaletxean izandako foroan hartutako konpromisoen inguruan hitz egin zuten bertan.
Honetarako, Arrasateko ikastetxe guztiak elkartu ziren, eta hauen artean, Arizmendiko Gazteluondo, Arimazubi, Santa Teresa eta Gaztelupeko guneetako ordezkariak alkatesarekin bildu ziren. Jarraipen saio honetan, alkatesak, aurreko urteko foroan hartutako konpromisoei udaletxeak emandako erantzuna zein izan zen azaldu zuen eta ordezkariek galderak egiteko aukera izan zuten bertan.