BERRIAK

Agenda 21, ikasleak Arrasateko plenoan

Urtero bezala, herriko ikasleek Agenda 21 egitasmoaren baitan landutakoak Arrasateko zinegotziei helarazi zizkieten asteartean egindako plenoan. Aurtengo gaia baserria izan da, eta horrekin lotutako hainbat irteera eta azterketa egin dituzte Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Gaztelupe guneetako ikasleek, Arrasateko beste ikastetxekoekin batera.

Arrasaten 200 baserri inguru daudela ondorioztatu dute Agenda 21 egitasmoaren lanketaren baitan. Baserri asko ordea desagertu egin direla edo desagertzen dabiltzala. Bestalde, lur emankorrak galtzen dabiltzala ere mahai gaineratu zuten Udal Plenoan, bertako produktuak sustatzeko oinarrizko iturria direla azpimarratuz.

Proposamenak ere egin dizkiete politikariei. Hauen artean, azoka plaza erakargarriago egitea, herri bazkari eta antzerakoetan baserritarren produktuak erabiltzea edo baserritar izateko laguntzak ematea. Argazkiak.