BERRIAK

Abian da, zazpigarrenez, GALDEGAZTE!

Goienak Debagoieneko udalekin batera aurrera eramaten duen proiektua da Galdegazte.Telebista saio honetan gaztetxoak dira protagonista, eta inguruko pertsona ezagun bat elkarrizketatzen dute. Horretarako lehenengo urratsa izan ohi da Goienako kazetari bat ikastetxeetara  hurbiltzea, parte hartu nahi duten ikasleen gelakoengana. Eta hori da, hain zuzen ere, atzo egin zutena. Jokin Bereziartua hartu zuten Gaztelupeko DBH 4Hko ikasleek. Bideoan, A. Sanchez, U. Arregi eta S. Azkarate aurtengo taldeko hiru kide.