BERRIAK

Abian da Euskaraldiaren 3. edizioa!

Pasa den ostiralean jarri zen abian Euskaraldiaren 3.edizioa, abenduaren 2ra bitartean, Ahobizi edo Belarriprest rolekin parte hartzeko aukera emango diguna. Gure ikastolan, aurreko edizioetan bezala, ekimenarekin bat egin dugu, guneak Euskaraldiaz apaindu ditugu, eta norbanako gisa izena emateaz gain, ariguneak ere aktibatu ditugu. 

Jakin, ZIG gelakoak, ekimenarekin ekartasuna adieraziz, Arrasateko Seber Altubeko plazko txapak banatzeko puntuan egon direla azaroaren 11 eta 18an. Bejondeizuela!

Hemen, Olartekoek sortako bideoa.

Eta zu zer izango zara, Ahobizi edo Belarriprest?