
Abesbatzakoak, trukean, Tuterako ikastetxe batekin
Asteburuan Arizmendi Ikastolako abesbatzakoak Tuteran izan dira, bertako ikastetxe bateko ikasle-truke baten. Rakel Murgiondo abesbatzako zuzendariarekin abiatu ziren kantariak bertara, eta ekainaren 12, 13 eta 14an hangoak Debagoienan izango dira.
Ostiralean Olite bisitatzeko parada izan zuten eta larunbatean Tuterako parrokian eskaini zuten emanaldia. Hango abesbatzakoek bost abesti kantatu zituzten eta Arizmendi ikastolakoek, hamar. Azkeneko biak elkarrekin abestu zituzten. Denetariko kantuak izan ziren, euskal kantuak ez ezik, munduko hainbat kantu herrikoi eta pop-rock estilokoak ere bai.
Aurten, inoiz baino sendoago dabil Arizmendi Ikastolako abesbatza, izan ere, Tuterakoekin ez ezik, Alemaniako truke baten ere parte hartuko dute maiatzean. Ikasturtean zehar, berriz, partaide izan dira, besteak beste, Debagoienako Abesbatzen topaketetan, Errenteriako Gabonetako txapelketan eta Tosca operan.
Tuterako egonaldiko argazkiak
Eskaini zituzten abestiak:
– Bizipoza
– Ku ku e
– Loretxoa
– Mantushe Llupamusha
– Nik zu behar zaitut
– Uso xuria
– Xalbadorren heriotzean
– Youraise me up
– Zure begiek