BERRIAK

Abesbatzakoak Errenterian, Amaia Antzokian eta Pinotxo musikalean

Urtero legez, Rakel Murgiondok zuzentzen duen Arizmendi Ikastolako abesbatzakoek Errenteriako abesbatzen lehiaketan parte hartu dute Gabonetan. Aurten, baina, beste ekimen bat ere jarri dute martxan: Horra horra! Eguberriko kontzertua. Beste talde batzuekin batera Amaia Antzokian eskaini zuten ikuskizuna abenduaren 28an. Abesbatzako kide Txomin Maidaganek izan du beste lanik ere, Pinotxo euskarazko musikalean parte hartu baitu. OƱatiko Ganbara Txiki abesbatzarekin batera Kursaalen, Areria aretoan (Lazkao), Euskaldunan eta Gayarren izan zen. Kontzertuetako argazkiak eta bideoak (bat, bi), eta Pinotxo musikala.