
Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Urtero legez, gure ikastolan hainbat ekintza prestatu ditugu, egun berezi eta seinalatu hau ospatzeko.
Euskararen eguna Frantzisko Xabierkoaren egunean ospatzen da; izan ere, Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, euskara zuen berezko hizkuntza eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan eman zituen, euskaraz. Ondoren, 1930ean, Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau Euskararen Nazioarteko egun gisara.
Eta gu, Ikastola garelako, euskaratik sortua, euskaragatik eta euskararentzat… Gaur, bihar, etzi eta beti, EUSKARAZ!
Hemen gaurko eguneko argazkiak: Arimazubi, Umezaintza, Gazteluondo, SantaTeresa, Almen-Basabezapi-Jose Arana, Olarte, Ferixaleku eta Gaztelupe.