
7KP lantaldea, Konfiantzaren Pedagogiaren bueltan elkarlanean ari garen 7 ikastolok osatzen dugu: Anoeta Herri Ikastola, Axular Lizeoa, Laskorain Ikastola, Orioko Herri Ikastola, San Fermin Ikastola, Txantxiku Ikastola eta Arizmendi Ikastolak. Zazpi ikastolok Konfiantzaren Pedagogiaren inguruan eraikitako markoak eta formazioak elkartu gintuen duela zenbait urte. Eta Reimagine Education-en aholkularitzapean hasitako bidean ere elkarren eskutik goaz. Une honetan, ikastola hauetan guztietan Riedusis metodologia jarraituz, maila, ziklo edota etapa jakin batzuetarako prototipoak diseinatzen edota inplementatzen ari gara.
Azaroak 30, abenduak 1 eta 2an zehar, 7KP taldeko 6 lankide Ferixalekuan elkaratu ziren, Arizmendi ikastolan LH5 eta DBH1erako sortu ditugun PROIak aberasteko finkatu beharreko irizpideak adosteko. 7KPko beste sei ikastolen eskura jarriko ditugu Arizmendin sortutako PROIak, eta eurek PROI horiek hiru eremutan aberastuko dituzte: estrategia inklusiboak, TBL (pentsamedu-trebetasunak lantzeko metodologia) eta ikaskuntza kooperatiboa.