BERRIAK

7KP Konfiantzaren Pedagogian sakontzen

Atzo, osteguna, egun osoz 7KPko zuzendaritzakideak eta prototipogileak elkartu ziren RIEDULABekoen gidaritzapean, Donostiako Eureka! Zientzia Museoan. 7KP sarea osatzen duten ikastolek 2020-21 ikasturtean egindakoa azaldu zuten, 7KP sarearekiko animo eta konpromiso-maila baloratzeaz gain.

Ikastola bakoitzak 2021-22 ikasturterako eraldaketa-proiektuari dagokionez dituen helburuak eta aurreikusitako lan garrantzitsuenak ere bateratu zituzten.

RIEDULABeko adituek, bestalde, RIEUSIS metodologiaren kontzeptu garrantzitsu batzuk argitu zituzten eta 7KP sarearen sinergiak planteatu zituzten datozen urteetarako; beharrak, urratsak eta konpromisoak.

Argazkiak.