BERRIAK

6. mailakoei agurra

Gazteluondon 6.mailako ikasleei agur esateko hainbat ekitaldi egin zituzten asteazkenean. Lehenik eta behin, guneko arduradunak hitz batzuk eskaini zizkien hemendik aurrera biziko duten etapa berri honetan indarrak izan dezaten. Jarraian, aurreskua dantzatu zieten ikasle talde batek. Honen ostean, lehenengo mailakoek norberaren bidelagunari opari bana eman zioten, urte honetan egin duten lana eskertzeko. Amaitzeko 6. mailakoek, bertso hunkigarria abestu zuten. Gazteluondo osatzen dugun guztion partez zorte on!! Argazkiak.