BERRIAK

2021: Ametsak betetzeko daudelako

Ongi etorri 2021 urte berrira. Orain, pixkanaka-pixkanaka normaltasuna berreskuratzen joatea izango da gure itxaropena, ez normaltasun berria, aurrekoa baizik. Normaltasun horren barruan, atzo itzuli ziren geletara ikastolako ikasle eta profesionalak. Esan dezakegu itzulera lasaia izan dela. Lagun izan dugun eguraldia baino atseginagoa. Abisurik gabe iritsi zaigu negua. Eraikinak hotzak zeuden, batez ere berogailuarekin arazoak izan dituztenak. Ezer hoberik ideiak freskatzeko. Orain, 2021ean, ikastolak erronka berriei aurre egiten jarraituko du. Pertsona berriak sartuko dira eta beste batzuk agur esango dute. Horren berri ere izango duzue. Bitartean, ametsak betetzeko daudelako, bete ditzagun geureak!