
Ikastolan hobekuntza-prozesuei ikuspegi komunikatibotik ere heltzen hasi gara. Ekintzetako bat Ikastolako Bizitza egunez aldatzea izango da; datorren astetik aurrera astearteetan jasoko duzue ostiraletan beharrean. Arrazoi nagusiak hurrengoak dira:
- Ikastolako ekintza berezi asko ostiral goiz eta arratsaldetan izaten dira, eta hauek hurrengo ostiralean publikatzerakoan, albisteek freskotasuna galtzen dute.
- Adituek diotenez, newsletter-ak bidaltzeko egun egokienak, astearte eta ostegunak dira, eta ez ostiralak.
Aurreratzean alor honetan urrats gehiago ematen jarraituko dugu, ikastolako komunitatearen behar komunikatiboei erantzuteko.