BERRIAK

Haur Hezkuntza eta batxilergoko inpaktuen aurre-ebaluazioa

Reimagine Educationekoek sakoneko eraldaketa pedagogikoak aurrera eraman nahi dituzten erakundeei aholkularitza zerbitzua eskaintzen diete. Arizmendi Ikastolan 2017 urtetik ditugu bidelagun gure eraldaketa prozesuan. 

Oraingoan, HH zein batxilergoan orain dela urte batzuk martxan jarri genuen eraldaketaren inpaktuen aurre-ebaluazio bat egin dute, bi helbururekin. Alde batetik,  inpaktua neurtzeko praktikan aurrera egitea, BATU egitasmoaren inpaktua ebaluatzeko lehen olatua gauzatzeko, RIEDUSIS metodologiaren arabera. Eta bestetik, HHko eta batxilergoko berrikuntzako eta aldaketako esperientziak ezartzen eta finkatzen aurrera egiten jarraitzeko aukera emango duen informazioa lortzea.

Reimagine Educationen sortzaile eta zuzendaria den Xavier Aragayren blogeko albiste oso hemen.