BERRIAK

Harrera ona Arkitektura HHn Konfiantzaren Pedagogia liburuaren aurkezpenean

Martitzenean egin zen Arizmendi Ikastolaren liburu berriaren aurkezpena Donostian, Gipuzkoako Arkitektoen Elkargoan. 54 lagun elkartu ziren -36, arkitektoak- eta interes handiz hartu zuten liburuaren berri. Aitor Axpe, obraren egile eta koordinatzailea; Aitor Elizaran eta Arantza Lejarra, Arizmendiren izenean, eta Judith Ubarrechena Elkargoko presidentea izan ziren ekitaldiaren haria gidatu zutenak. Ikastola eta bestelako ikastetxeetako zuzendariez gain, bertan izan ziren. Gema Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde ordezkaria eta Polentzi Urkijo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Azpiegituretako Zuzendaria. Liburua salgai egongo da datorren astetik aurrera, 35 ÔéČtan, Ikastolako idazkaritzan eta Elkar liburu dendetan. Noticias de Gipuzkoak, albistea.