BERRIAK

Euskararen Egunaren ospakizuna ikastolan

Domekan izango den Euskararen Nazioarteko Egunari aurrea hartuz, gaur hasi dugu ospakizuna ikastolan. Gune bakoitzak bere egitaraua izan du, eta denetariko jarduera eta ekimenak egin dira: Gazteluondon, Arrasateko berbekin osatutako muralak baliatuz, photocool-a; Gaztelupen, Uarkapeko pilota partidak; eta Ferixalekuan, Pintxo-lehiaketa, besteak beste. Zenbait gunetan irakurri den manifestua, eta guneetatik iritsi zaizkigun irudiak: Arizmazubi, Basabeazpi, Ferixalekua (LH), Gazteluondo (argazkiak eta bideoa), Gaztelupe, Olarte, Santa Teresa, Umezaintza eta Uribarri.