BERRIAK

Emakumezkoen Futbol Txapelketa, abenduaren 29 eta 30ean

Arizmendi Kirol Elkarteko arduradunek atzo aurkeztu zuten Almenen aurtengo txapelketa.  Ohi denez, aurten ere Ibarrako futbol-zelaian egingo da, eta abenduaren 29an (egubakoitza) txiki eta gaztetxoen txanda izango da eta abenduaren 30ean (zapatua), nagusiena: Realak, bailarako selekzioak eta Eibarrek triangularra jokatuko dute. Emakumezkoen futbolari bultzada emateko sortu zen ekimenak aurten 13 urte beteko ditu. Taldeko kirola, euskara, emakumeen presentzia kirolean eta errespetuzko balioak hartzen ditu bere baitan. Aupada berezia honetan dihardutenei!  Aurkezpeneko argazkiak eta prentsa txostena.