BERRIAK

DBH 3, 4 eta Batxilergoko ikasleen ordezkariekin lan-saioak greba araudia berrikusteko.

Atzoko egunean, Gaztelupeko DBH 3, 4 eta Batxilergoko ikasle ordezkariek lan-saioa izan zuten, indarrean dagoen greba araudia berrikusteko. Gabon aurretik abian den prozesuaren baitan, 13 ikasle eta bi irakaslez osatutako mahaia ari da araudi berria izango denaren proposamena lantzen. Ondoren,  planteamendu berria kontrastera eramango da eta iritzi jasotzea egingo da gurasoekin, profesionalekin eta gainontzeko ikasleekin.  Izan ere, Ikastolako komunitatea osatzen dugunon artean adostasun handiena jasotzen duen planteamendua izango da indarrean jarriko dena.  Prozesua Bigarren Hezkuntzako bi guneetan, Almenen eta Gaztelupen, burutuko da. Eta gai honetan ere, besteetan  modura, ikastolak izango du erabakimena. Argazkiak.