BERRIAK

Astelehenean Santa Teresako inaugurazio ofiziala

Pasa den astean Arrasateko alkatea, udal arkitektoa, hezkuntza-zinegotzi eta teknikaria eta auzokideak bisitan izan ostean (ikusi argazkiak), azaroaren 20an egingo da Santa Teresa berria aurkezteko ekitaldi ofiziala. Bertan, besteak beste, izango ditugu: gurekin lankidetzan diharduten ikastolak, Arrasate, Gipuzkoa eta Eusko Jaurlaritzako agintariak eta Mondragon taldeko kideak. Guztira, hogeita hamar lagunetik gora. Goizeko 10:00etan Arizmendi Ikastolako lehendakari Aitziber Arregik harrera egin ondoren, guneko arduradun Iban Roak eta obrak zuzendu dituen Joxe Oleaga arkitektoak gidari lanak egingo dituzte. Segidan, solasaldia, hitzalditxoekin hasita. Ekitaldiari amaiera emateko, luntxa.