
Euskaraldiari lekua eta tartea eskaini diogu gure ikastolan, gure hizkuntzari behar duen garrantzia ematea funtsezkoa iruditzen zaigulako.
Jose Aranakoak, herrira irten ziren ostiralean, eta Eskoriatzako karpan izan ziren dantza giroan eta jolasean. Uribarrikoak, berriz, gunea mural eta marrazkiekin apaintzeaz gain 3, 4 eta 5 urtekoek Euskaraldiko dantza eta abestia ikasi dute eta 1 eta 2 urtekoak ere bertan egon dira, abesti eta dantzaren entseguak ikusten eta batzuetan parte hartzen. Horrez gain aho-bizi eta belarri-presten esanahia landu eta hezitzaileak hauetaz mozorrotu ziren hauen presentzia bermatuz.
Jarraian Uribarrikoen bideoa eta Jose Aranako irudiak.
Jakin abenduaren 2an, ostirala, Euskaraldiaren amaiera ekitaldia egingo dela Arrasateko Seber Altube plazan –euria egingo balu, Biterin–. 17:30ean, haurrentzako jolasak izango dira eta, ondore, Euskaraldiko koreografia egingo da. 18:30ean hasiko da ekitaldia eta 19:00etan txapa topa egingo da, talde argazkia ateratzeaz gain. Azkenik 19:15ean, kalejira egingo da, DJ Goikoren eskutik.