BERRIAK

Aratusteetarako abesti onenari saria
aratusteetako abestia

Aretxabaletako Udaleko kultura batzordeak abian jarri zuen aratusteetarako abestia hautatzeko lehiaketan, Arizmendi Ikastolako zortzi ikaslek saria jaso dute egin duten lanagatik.

Zortzi gazte horiek batxilergoko ikasleak dira Almen gunean, eta 600 euroko saria jaso dute Ez da egun txarra izango lanagatik. Aripro taldea osatzen duten ikasleak honako hauek dira: Ainhoa Sanchez, Eider Luengo, Irati Gaztelu, Irati Gutierrez, Beñat Abasolo, Josu Irure, Iñaki Arana eta Jon Egidazu. Sei abestiren artean onena izan den lan honek aukera handia ematen du koreografia eta dantzarako, eta hain zuzen ere, hori izan da epaimahaiak bereziki baloratu duena. Musika eta letra eurak konposatu dute. Datorren ikasturtean egingo duten ikasbidaiarako izango da saria.

Ez da egun txarra izango! (audioa)

Karnabalak ailegau die, Atxabaltara
goiz goizetik hasitxa guazen danok plazara
mozorro ta kolore danok a ze algara
pirata edo cowboy

Karroza itzelak ikusi, Duranan behera
bertatik politxenak dauko sari edarra
goizeko indarrak galduta guazen jatera
tripa ondo bete ostien EZ FAN ETXERA!

Egun osuen lagun artien
urtien behin da, ez galdu aukera
aratusteak ezta egun txarra izengo

Gaztiak, zaharrak ta umiak kalejirara
txarangiak jarriko baitau giro alaia
geldirik egon ezinien aitzakik eztau
eguzkixa edo eurixa BETI DA JAIXA!

Domeka bikainan ostien asteartea
danok fango gare berriro Duranan behera
Dotore-dotore jantzitxa kandela atera
Txinek egin du aurtengoa EZIN HOBEA!

Egun osuen lagun artien
urtien behin da, ez galdu aukera
aratusteak ezta egun txarra izengo (bis)