BERRIAK

7KP Ikastoletako kideak DBH1 erako sekuentzia didaktikoak ekoizten

Konfiantzaren Pedagogiaren markoaren baitan, ikasleek hainbat Ikaskuntza Esperientzia Mota (IEM) bizi dituzte eta IEM horietako bat SAKON HIZKUNTZAK genuke, hizkuntzen berariazko lanketa egiteko unea. IEM honetatik ere Pertsona Ereduan eragin nahi da eta horretarako espresuki sortutako material berriaren beharra ikusi da. Hori dela eta, DBH 1erako Sekuentzia Didaktikoak ekoizten ari dira 7KP sareko partaide diren Arizmendi, Laskorain eta Txantxiku ikastolako zenbait irakasle.

7KP lantaldea, Konfiantzaren Pedagogiaren bueltan elkarlanean ari garen 7 ikastolok osatzen dugu: Anoeta Herri Ikastola, Axular Lizeoa, Laskorain Ikastola, Orioko Herri Ikastola, San Fermin Ikastola, Txantxiku Ikastola eta Arizmendi Ikastolak. Zazpi ikastolok Konfiantzaren Pedagogiaren inguruan eraikitako markoak eta formazioak elkartu gintuen duela zenbait urte. Eta Reimagine Education-en aholkularitzapean hasitako bidean ere elkarren eskutik goaz. Une honetan, ikastola hauetan guztietan Riedusis metodologia jarraituz, maila, ziklo edota etapa jakin batzuetarako prototipoak diseinatzen edota inplementatzen ari gara.