Euskal Herriko Ikastolen balorazioa Hezkuntza Lege berriaren inguruan

EAE-rako Hezkuntza Lege berria aste honetan onartuko da Gasteizko parlamentuan. Duela ia bi urte sinatu zen Hezkuntza Akordioak lortu zuena baino babes txikiagoarekin. Akordio ausarta izan zen orduan sinatutakoa. Horrela baloratu genuen orduan ere. Ordutik hona, Arizmendi Ikastolan ere hainbat lanketa eta saio egin ditugu legearen ingruan, ekarpenak jaso eta bideratu ditugu. Aurreko Legearekiko aurrerapuaso batzuk ikusten dizkiogu onartuko den Legeari baina duela bi urte sinatu zen akordioarekin alderatuz eta Ikastolen hainbat ekarpen jasotzeko gelditu direla ikusiz, gure nahietara gehiago hurbilduko litzaken Legea erdiesteko aukera galdu moduan baloratu dugu gure ikastolan ere.

Hemen duzu irakurgai Euskal Herriko Ikastolen balorazioa.