Bisita pertsonalizatuak

Arizmendi Ikastola gertutik ezagutu nahi?

Bisita pertsonalizatuak

Arizmendi Ikastola gertutik ezagutu nahi?

0
ikasle
gune

0-18+

eskaintza

Zergatik Arizmendi Ikastola?

Grupo 123

Konfiantzaren Pedagogia oinarri, pertsona erdigunean duen hezkuntza-eredu aurreratua garelako

Konfiantzaren Pedagogia abiapuntu eta pertsona ardatz eta ipar izanik, 0-18+ urte bitartean ikaskuntza-esperientzietan antolatutako hezkuntza-ibilbidea eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan. Eskaintzen dugun hezkuntza-eredu aurreratu hori gainera ebaluatu egiten dugu beharrezkoak diren hobekuntzak identifikatu eta abiatu ahal izateko.

Grupo 862 mobile copia

Euskalduntasunean ardaztutako
hezkuntza eskaintza dugulako

Ikastola izaera oinarri duen hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu Arizmendi Ikastolan, bailarako zein Euskal Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean jardunez.
Euskarak XXI.mende honetan dituen erronkak ez dira makalak, geldotze-aroan murgilduta gaude azken urte luzeotan eta inertzia hori irauli beharra dugu. Euskal identitate ireki eta inklusiboa oinarri hartuta euskal kultura ezagutu eta biziko duten euskal hiztun osoak garatzen laguntzeko konpromiso irmoa dugu Arizmendi Ikastolan.

Grupo 861

Lanarekiko konpromiso maila altua duen lantalde egonkor eta sendoa garelako

Argi dugu hezkuntza-proiektuaren arrakastaren gakoetako bat profesionalen egonkortasuna, gizatasuna eta konpromisoa direla. Hau barik zaila da hezkuntza-proiektu koherente,  berritzaile, eraldatzaile, ausart eta kalitatezkoa eskaintzea. Arizmendi Ikastolan, pertsona moduan garatzen laguntzen duen profesional-talde humano, egonkor, konprometitu eta sendoa dugu; gure indargune nagusienetakoa da. Hori barik ezingo genuke aurrera atera  geure proiektua.

Grupo 859

Familiok, profesionalok eta laguntzaileok geure proiektuaren inguruan erabakimena dugulako

Ikastola kooperatiboa izateak egiturazko bi ezaugarri garrantzitsu ematen dizkigu: autonomia eta erantzukizuna. Bata zein bestea funtsezko elementuak dira. Arizmendi Ikastolako profesionalon eta gurasoon zati handi batentzat naturala da jarduteko modu hau, gizartearen beste hainbat esparrutan ekimen herritar autogestionatuan jarduten baitugu. Horrek bailarako proiektua, gertukoa, geurea, bilakatzen du Arizmendi Ikastolaren hezkuntza-proiektua.

Gure hezkuntza eskaintza

Arizmendi Ikastolan unibertsitate aurreko etapa guztiak eskaintzen ditugu, Haur Hezkuntzatik hasi eta Lanbide Heziketaraino. Eta geure hezkuntza-proiektua aurrera eramateko etapekin nolabaiteko lotura duten bost egitasmo pedagogiko ditugu:

Gure hezkuntza eredua

Arizmendi Ikastolan geure hezkuntza-eredua birformulatu eta lau elementu nagusitara ekarri dugu:

  • Pertsona-eredua
  • Eraldaketaren beharraren kontakizuna
  • Konfiantzaren Pedagogia
  • Ikaskuntzarako eredua
grafikoa-01

Zatoz Ikastola ezagutzera!

Jarri gurekin harremanetan Arizmendi Ikastolako guneak ezagutzeko. Bisita pertsonalizatuak eskaintzen ditugu familia, erakunde, enpresa, ikastetxe edo Ikastolentzat.

franja

Non gaude?

Leintz Bailarako Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatzan kokatutako 12 gunetan gaude.

Jose Arana

Jose Arana

Haur Hezkuntza

Almen

Almen

Lehen Hezkuntza
DBH
Batxilergoa

Basabeazpi

Basabeazpi

Haur Hezkuntza

Umezaintza

Umezaintza

Haur Hezkuntza

Uribarri

Uribarri

Haur Hezkuntza

Arimazubi

Arimazubi

Lehen Hezkuntza

Gazteluondo

Gazteluondo

Lehen Hezkuntza
DBH

Gaztelupe

Gaztelupe

DBH
Batxilergoa

Olarte

Olarte

Haur Hezkuntza

Ferixalekua

Ferixalekua

Lanbide Heziketa
Zerbitzu orokorrak

Santa Teresa

Santa Teresa

Haur Hezkuntza
Lehen Hezkuntza

Zaldibar

Zaldibar

Lanbide Heziketa

Jarri harremanetan

Ikastolan lan egin nahi duzu?