Aretxabaleta eta Eskoriatzako profesionalak Naturan Hezten

“Naturan Hezten” proiektua garatzen jarraitzen dugu gure ikastolan, eta profesional batzuk etengabeko formakuntzan dihardute, ondoren esperientzia hauek ikasleei transferitu ahal izateko. Bada, asteburuan, Aretxabaleta eta Eskoriatzako ERDU eta GURAko profesionalek, joan zen ikasturtean Maria Castellanaren eskutik jasotzen hasi ziren formazioari jarraipena eman diote.

Zuhaitzen izenak ikastetik harago doan proiektu honetan, natura maitatu eta errespetatzeko berarengana hurbiltzeko beharra ikusi genuen. Natura barrutik sentitzen, esperimentatzen eta ulertzen ari gara Ikastolan, gure arbasoek egiten zuten erara. Eta ikasleek ere esperientzia hau ere bizi dezaten, beraien bidelagun izango gara. Irudiak.