
Jarraian ikusi dezakezue Euskaraldiko Ahobizi edo Belarriprest txapak non eta noiz jaso ditzakezuen:
- ARRASATEN: AZAROAREN 12TIK AURRERA jaso ahal izango duzu BAZen egongo den postuan, honako ordutegi honetan: 10:00-13:00 eta 15:00-19:00, astelehenetik ostiralera.
- ESKORIATZAN: AZAROAREN 15ETIK AURRERA jaso ahal izango duzu KULTUR ETXEAN honako ordutegi honetan: Astelehenetik ostegunera: 17:00-19:00 eta Ostiraletan: 18:00-20:00.
- ARETXABALETAN: AZAROAREN 7TIK AURRERA jaso ahal izango duzu LORAMENDI ELKARTEAN, honako ordutegi honetan: Astelehena eta asteazkena: 09:00-12:00 eta 16:00-19:00tan eta Asteartea, Osteguna eta ostirala: 09:00-14:00.
Dena dela, oraindik garaiz zaudete izena emateko. Izan zaitez Ahobizi edo Belarriprest!! Azaroko hitzaldiak.